udalak azaldu duenez, bigarren kanpaina oraindik hasi gabe, «dagoeneko 300 familiek eman dute izena etxean konpostatzeko. Hernaniarrek autokonpostatzearen aldeko apostu sendoa egin dutenaren seinale da», azaldu dute. Emandako datuen arabera, «Hernaniko familien %0,96 izatetik %4 izatera pasa da, inguruko herrietan bere horretan jarraitzen duten bitartean: Donostian %0,27, Lasarte-Orian %0,33 eta Urnietan %1,53».
Horrez gain, azaldu dute kanpainak martxan jarraitzen duela: «datorren asteartean, etxean konpostatzen ikasteko beste bi ikastaro emango dira Biterin, eta 40 kaxa banatuko dira. Etxean konpostatzea eta hondakinen tasan %40ko bonifikazioa jasotzea erabaki duten herritarren eskakizunari modu gradualean erantzuten jarraitzea da asmoa».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!