Elizatxo Ikastolako Elkarbizitza Batzordeak guraso topaketak antolatu ditu: haurren garapen psikologikoa eta aita-amen garrantzia seme-alaben heziketan izenarekin. Joan den astean izan zen lehenengo saioa eta bihar, 6-8 urte bitarteko haurrak dituzten gurasoen txanda izango da. 16:45etan izango da Elizatxon bertan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!