Galarreta ixtekotan dira

Kronika - Erredakzioa 2010ko ots. 22a, 01:00

Ggalarretak bere ateak itxi ditzake betirako martxoaren 31n. Remonte 2000, Galarretako erremonte jaialdiak antolatzeaz arduratzen den enpresak erremontistei jakinarazi die, pelotalekuko jarduera bertan behera utziko duela aipaturiko egun horretan. Eta gauza bera gertatuko da Uharteko Euska­lekin. Juan Antonio Ercilla enpresako gerenteak azaldutakoaren arabera, arrazoi eko­nomi­koak daude eraba­kia­ren atzean, azken urtean diru sarrerek behera egin baitute, apustuenak batez ere. Ercillak gaineratu du lehe­nago ere itxi zitekeela pelotalekua, baina luzatu egin dutela egun horretan bertan bukatzen zaizkielako kontratuak bertako pelotariei.

Konponbidea: bazkide edo enpresa berri bat
Horrez gain, enpresatik azaldu dute itxaropena egongo litzatekeela, erremonteak ja­rraitu dezan, interesa duen bazkide edo enpresa berri bat agertuko balitz norabide berriarekin. Honi lotuta, pelotariei jakinarazi diete enpresariren batek jarduera hartu dezakeela, baina ez dute ezer zehaztu. Ercilla ostegunean da azalpenak ematekoa prentsaurrean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!