Arbitroaren papera eta bigarren zatiko giro beroa izan ziren nagusi atzoko partiduan. Lehenengo zatian ez zen golik izan eta atsedenaldira 0-0 iritsi ziren Hernani eta Real Union. Bigarren zatian, berriz, iruindarrak aurretik jarri ziren 0-1. Minutu batzutara, ordea, Real Unioneko atezainak egindako penalti argi baten ondorioz, zalaparta sortu eta arbitroak bi txartel gorri atera zituen Real Unionekoak 9 jokalarirekin utziaz. Tartean, entrenatzailea ere kaleratu zuen. Hernanik aukera aprobetxatzen jakin zuen eta aspaldian esperotako garaipena lortu zuen atzokoan: 3-2 irabazita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!