Hernanik herenegun jokatu zituen Berria Txapelketako lehenengo partiduak. Leitzako Aurrera taldearen aurka lehiatzea tokatu zitzaion eta aurkari zaila izanda, ez du txapelketan aurrera egitea lortu. 2-1 galdu zuten hernaniarrek, baina ahal zuten onena emanda, 4 orduz jokoan aritu eta gero.
Kadeteetan, Iñigo Urkizuk eta Aritz Murgiondok 12-22 galdu zuten Olano eta Hernandorenaren aurka. Jubeniletan irabazi egin zuten Xabi Santxok eta Markel Lizeagak Jaunarena anaien aurka: 22-19. Eta seniorretan, Iñaki Esnal eta Aitor Gorrotxategik 13-22 galdu zuten Esain eta Iriarteren aurka.
Gustora emaitzarekin
Txapelketatik kanpo geratu arren, hernaniarrak gustora daude lortutako emaitzarekin; izan ere, leitzarrak txapelketako faborito dira eta irabaztea zaila ikusten zen. Eta aurreikuspenak beteta, finalera iristeko aukerak badituztela erakutsi zuten nafarrek.