Iñaki Lekuona puntuazio eta Madison modalitateko txapeldun

Kronika - Erredakzioa 2010ko ots. 21a, 01:00

Pistako txirrindularitzako Gi­puz­koako Txapelketa urta­rri­le­ko azken asteburuan ha­si zen eta herenegun, hiruga­rren jar­du­n­aldia jokatu zen: Madison modalitatea edo Amerikarra. Ber­tan, Iñaki Lekuona herna­nia­rra izan zen txapeldu­na Txo­min Jua­ris­ti lasartearra­rekin (Bruesa­ko taldekideak). 19 puntu lortu zituzten. 14 txi­rrin­dularik hartu zuten parte 100 itzuliko laster­keta horre­tan. Asier Larrañaga hernania­rra ere bertan izan zen eta lan ona egin zuen.

Txukun dabil Lekuona
Aurreko jardunaldietan ere txukun ibili da Lekuona. Lehe­nen­go jardunaldian, Per­­se­ku­zioan, 10ga­rren pos­tua lortu zuen. Biga­rrenean, Keirin edo abiadura froga, eta puntuazio pro­ba izan ziren. Keirin frogan  finalean sartu eta 5garren egin zuen. Puntuazioan, berriz, podiu­me­ra igo zen hirugarren postua eginda.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!