Hezkuntza Sailak Hernaniko ikastetxeak batzeko hartu duen erabakiaren aurka, 1.000 pertsona inguru manifestatu ziren atzo Hernaniko kaleetan barrena, Langile Ikastolaren deiari erantzunda. Trikitixa doinuak eta koloretako globoak lagun, Langile Ikastolako lehengo eta oraingo irakasle, guraso, ikasle eta langileak bildu ziren; eta argi utzi zuten, berriz ere, Langile Ikastolaren proiektuan sinesten dutela eta beraienari eutsiko diotela. Hezkuntza Saila zuzentzen duen Isabel Celaari eskaera argia egin zioten: «Utzi alde batera interes ekonomiko eta politikoak eta babestu gure eskola publiko sendo eta parte hartzailea, 2 urtetik 16 urte bitartera jarraipen osoa duena».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!