Binakako pelota txapelketa aurrera doa eta bi jardunaldi geratzen dira finalerdietarako txartela lortu dutenen izenak ezagutzeko. Aimar Olaizolak eta Oier Mendizabalek aurrera egiteko, ia-ia beharrezkoa dute gaurko partidua irabaztea. Martinez de Irujo eta Beroiz izango dituzte aurrez aurre, Eibarreko Astelena pelotalekuan. 17:00etatik aurrera.
Martinez de Irujo eta Beroiz txukun dabiltza txapelketan eta oraingoz jokatutako sei partiduetatik bakarra galdu dute. Olaizola IIak eta Mendizabal IIak hiru.
Lau bikote aurretik
Finalerdietara lehenengo lau bikoteak pasako dira eta horiexek dira Olaizola IIak eta Mendizabal IIak oraingoz aurretik dituzten bikoteak: Irujo-Beroiz eta Titin III-Pascual bosna partidu irabazita; eta Xala-Zubieta eta Gonzalez-Laskurain launa partidu irabazita. Gauzak horrela, gaur irabazteak ez liekete finalerdietarako txartela ziurtatuko, horretarako geratzen zaizkien bi partiduak irabazi behar baitituzte.