Manifestazioa gaur, «Hezkuntza sailak inposatu nahi duen fusioa salatzeko»

Kronika - Erredakzioa 2010ko ots. 21a, 01:00

Langile Ikastolako Or­gano Gorenak deituta, man­i­festa­zioa egingo dute gaur herrian zehar, «Hezkuntza sailak in­po­satu nahi duen fusioa sala­tzeko». Eguer­diko 13:00etan abia­tuko da Plaza Berritik, atzo­tik egiten ari diren itxialdia buka­tzean. Manifestazioan par­te hartze­ko dei egin diete Langile Ikastolako komu­nitate osoa­ri: lehengoei eta oraingoei.


Itxialdi jendetsua
Langileko irakasle eta gura­soak itxialdia ari dira egiten atzotik Laubidietan. 40-45 bil­du dira 24 ordutarako eta horrez gain, ordu batzuta­ra­ko beste hamarnaka ere gertu­ratzen dira. Pozik azal­du dira itxialdiarekin, baina babesa, batez ere, gaurko manifestazioan nahi dute. Beraien esanetan, «manifes­tazio koloretsua izango da, Ikastola bera bezala».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!