astelehenean Guardia Zibilak atxilotutako Jose Camacho, Josune Balda eta Juan Mari Mariezkurrena hernaniarrak eta Euri Albizu segurarra, inkomunikazio aldian, torturatuak izan direla jakinarazi zuen atzo Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Horrez gain, azaldu zuen, Camacho gogor torturatua izan dela eta horregatik dagoela ospitalean. Asteazkenetik bertan izan dela adierazi zuen AAMk. Lau atxilotuek poltsa, ariketa fisikoak eginaraztea, irainak eta mehatxuak salatu dituzte, besteak beste.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!