Bat, bi, hiru... grabatzen!

Kronika - Erredakzioa 2010ko ots. 20a, 01:00

Hernaniko Udalak bideo labur lehiaketa antolatu du, 8 eta 16 urte bitarteko gazteen­tzako, eta Atez Ateko zabor bilketari buruzkoa.
Hondakinak nahastuta mina hartzen dugu da bideo laburrak egiteko gaia. Helburua, berriz, gazteek gaiaren inguruan esaten dutena entzutea da. Izaskun Txintxurretak hala azaldu du Hernaniko Kroni­kara bidalitako prentsa oharrean: «Pentsa­tzen dutena, bi­deo batean bil­du eta hura za­baltzen lagundu nahi die­gu. Haien mezua en­tzutea ga­rrantzitsua da gure­tzat».
Bideoak aurkezteko epea mar­txoaren 31ra arte dago.

«Gazteek ezagutzen dute landu beharreko gaia»

Hernaniko ingurumen sailak erabaki du lehiaketako gaia zein izango den, Hondakinak nahastuta min hartzen dugu. Txintxurretak adierazi duenez, «haurrek ezagutzen dute bideoan landu beharreko gaia. Badakite hondakinak nahastuta ezin direla birziklatu, konpostatu edo berrerabili. Hon­da­kinak ez nahastea da ga­koa».
Erabakia hartzeko, kontuan hartuko da gaia egoki trata­tzea %25; eta gainerakoak %75: bideoaren egokitasuna, erabilitako teknologia, an­tzezlanaren bikaintasuna, eta Atez Atekoa aipatzea.

Irabazleentzat baleak,
300 eta 500 eurokoak

Hernaniko gazteek edo Her­na­nin ikasten dutenek egin be­har­ko dituzte bideoak. 8 eta 16 urte bitarteko gazteei zu­zendua dago lehiaketa, eta gainera, tal­deka egin behar dira lanak: gutxienez 3 lagun; gehienez 5.
Bi mailatan banatuko da lehiaketa, 8-12 urtekoak, eta 13-16koak. Erabakia jakinaraziko du­te Aste Santu ondorenean, eta   irabazleak 500 eta 300 euroko baleak izango dituzte, Herna­ni­ko kirol dendetan erabiltzeko.
Informazio gehiago nahi duenak, eta parte hartzeko fi­txak telefonoz edo web orriaren bitartez lortu daitezke: 
-900 840 090
-www.hernaniatezate.net.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!