finalaren neurrikoak izango dira, hemendik aurrera Hernanik ligan jokatuko dituen lau partiduak. Hernani lider dijoa Ohorezko B mailan, eta postu horri eusteko behar beharrezkoa du datozen partiduak irabaztea, hurrengo sailkatuak nahikoa gertu baitaude.
Oviedo taldea da Hernanik atzean utzi dezakeen lehendabizikoa, bihar irabazten badu. Oviedo sailkapenean laugarren dijoa, baina oraindik badu aukeraren bat igoera fasean sartzeko. Ez da partidu erraza biharkoa. Oviedok kalitate oso oneko jokalariak ditu (2 argentinar eta 2 Zeelanda Berriko), eta haiek zaintzeak berebiziko garrantzia izango du.
Joan den asteko partidua eta gero, ilusioz hernaniarrak
Joan den astean ez zen ligarik izan, eta Hernanik Urrezko Kopa jokatu zuen Gernikaren kontra, Ohorezko A mailako talde baten kontra, alegia. Itxura oso ona eman zuten hernaniarrek, eta biharko ilusionatuak daude. Baja gehienak osatuta izatea espero dute biharko. 12:00etan Landaren.
Jubenilak eta kadeteak Euskadiko finalerdietan
Bi partidu garrantzitsu jokatuko dituzte gaur Hernaniko errugbilari gazteek, Euskadiko finalerdietan baitira biak ere. Joaneko partiduak dituzte gaur, etxetik kanpora: jubenilek Zarautzen kontra, eta kadeteek Independienteren kontra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!