Oilagorrak ehizatzeko baimenak itzultzeko deia

Kronika - Erredakzioa 2010ko ots. 20a, 01:00

Txantxangorri elkarteak jakinarazi du, Aiako Harrian oilagorrak ehizatzeko baimenak jaso zituztenek, baimen horiek itzuli egin behar dituztela elkartean bertan, datorren denboraldirako baimenak lortzeko. Horrez gain, gogorarazi du otsaileko lehenengo hamabostaldian oilagorrak ehizatzeko baimena lortu zuten ehiztariek ere, baimen horiek itzuli egin behar dituztela Gipuzkoako ehiza federazioan edota Txantxangorrin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!