Karta txapelketetan izena emateko aukera

Kronika - Erredakzioa 2010ko ots. 20a, 01:00

Goiz Eguzkin udaberriko karta txapelketak hasi dira prestatzen eta jakinarazi dutenez, izena emateko epea irekita dago dagoeneko. Martxoaren 3an izango da azken eguna; 9an hasiko dira partidak. Modalitate ezberdinetako txapelketak izango dira, hala nola, mus, tute, eskoba eta punttoa. Izena bulegoan eman behar da eta bazkide karneta eramatea beharrezkoa da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!