Haurrentzako xake txapelketa bihar, Hernaniko kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2010eko otsailaren 20a

Hernaniko xakelari txikienek aukera izango dute datozen hiru igandeetan, elkarren kontra indarrak neurtzeko, xake taularen gainean. Esan bezala, hiru jardunaldi jokatuko dituzte, eta bihar izango da lehendabizikoa, 10:30etatik aurrera. Bi kategorietan banatu dute txapelketa: 12 urtez azpikoak batetik, eta 12-16 urtekoentzat, bestetik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!