Infantil mailako Gipuzkoako Judo Txapelketa gaur kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2010ko ots. 20a, 01:00

Gipuzkoa osoko 100 judoka inguruk parte hartuko dute gaur arratsaldean Her­naniko kiroldegian ospatuko den Gi­puzkoako Judo Txa­pel­ketan. Arratsaldeko 16:00­etan emango zaio hasiera infantil txapelketari, eta hori amaitzean alebinak izango dira. Alebinak txartela lortu nahiko dute, maiatzean ospatuko den alebin mailako Gipuzkoako txapelketarako. Partehartzaileak kategoria askotan banatuak dau­de, guztiak pisuaren ara­bera. Horre­tarako, txapelketa hasi baino ordu erdi lehenago denek baskulatik pasa beharko dute dagokien kategorian sailka­tzeko. Gero borrokaldiak hasiko dira. Hernanitik 5 judoka Hernanitik 5 judoka arituko dira gaurkoan infantilen txapelketan. Neskek dominak lortzeko aukerak badituzte, eta mutilek lan zailagoa izango dute, Hernaniko Judo El­kar­tetik esan digutenez. Di­ru­dienez, mutilen kategorietan partehartzaile ugari dau­de eta maila nahiko altua da­go. Alebinetan sailkatze fasea Alebin mailan Gipuzkoa­ko Txa­pelketarako sailkapen fasea jokatuko dute infantilek bukatu bezain laister. Hernaniko Judo elkartetik 17 judokak parte hartuko dute eta dirudienez badauzkate sailkatzeko aukerak. Maia­tzean ospatuko da txapelketa hori eta Hernaniko kiroldegian egingo da baita ere. Sailkatze fase honetan judoka hernaniarrek Oarsoaldea­ko eta Donostialdeako judokak izango dituzte aurrean. 2009an alebin mailako txapelketa Hernanin jokatu zen eta 240 judokak parte hartu zuten. Orduko hartan hiru hernaniarrek lortu zuten domina.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!