Musika, sagardoa eta bertsolariak, besteak beste

Kronika - Erredakzioa 2010ko ots. 20a, 01:00

zazpi urte bete dira gaur, Guardia Zibilak Egunkaria itxi zuenetik, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, eta hori gogoratzeko, Egunkaria Eguna antolatu dute gaur Hernanin. Goizeko 11:30etatik aurrera, ekitaldi ugari izango dira Plaza Berrin. Besteak beste izango dira: musika, sagardo dastaketa eta bertsolariak. Euria egingo balu, Atsegindegin izango litzateke. Giroa pixka bat berotu ondoren, eguerdiko 13:00ak aldera, Martxelo Otamendik hartuko du hitza. Horrez gain, ekitaldi osoan, Egunkariaren aldeko kamixeta eta bonoak salduko dira eta hau­rrentzako margotzeko gune bat ere egongo da.

Egitaraua - gaur 
11:30: Dultzaineroak eta Kantu Jirakoak Kaxkoan barrena ibiliko dira.
12:15: Sagardo dastaketa eta
pintxoak.
Batera, txalaparta, trikitilariak, dan­tzariak, bertsolariak eta Kantu Jirakoak joango dira oholtzara igotzen.
13:00ak aldera, tartean, Martxelo Otamendik hartuko du hitza.
Ekitaldi osoan, Egunkariaren aldeko kamixeta eta bonoak salduko dira eta haurrentzako margotzeko gune bat ere egongo da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!