langile Ikastolako organo gorenak deituta, itxialdia eta manifestazioa egingo dituzte asteburuan, «Hezkuntza sailak inposatu nahi duen fusioa salatzeko». Manifestazioan parte hartzeko deia langile ikastolako komunitate osoari luzatu diote, alegia: «urte hauetan langile ikastola sortu, sendotu eta indartu duten guztiei; atzoko, gaurko zein biharko guraso, langile, ikasle eta irakasleei; eta, noski, proiektu hau amestu, maitatu eta sinesten duten guztiei», azaldu dute. Manifestazioa bihar izango da, 13:00etan, Plaza Berritik abiatuta. Lema honakoa izango da: gure seme-alabak 2-16 langile ikastolan.
Gaur 24 orduko itxialdia Laubidietan
Manifestazioa itxialdia bukatzean izango da; izan ere, gaur eguerdiko 13:00etatik aurrera, 24 orduko itxialdia egingo dute. Ikastolaren egoitza nagusian, hau da, Laubidietan izango da.