andoni Amonarraiz EAJ-PNVko bozeramaileak Kronikara bidalitako prentsa oharrean jakitera eman du, Atez Atekoaren gainean zenbait informe eskatuko dituela eta horiek ostegunean egingo den Plenoan sartzea nahi dituela. Arrazoia honakoa da: «Atez Atekoa dela-eta, hernaniarrek beren eskubide urraketei dagokienean duten informazio eta babes falta. Eta oinarri hartuta administrazio publikoak herritarren interesen alde egin behar duela, honako eskaera egingo du EAJ-PNVk», azaldu du.
Lau informe egiteko eskaera
Cuatrecasas Gonçalves Pereiraren gabineteari eta zehazki Javier Lusarreta Aramendia abokatuari honako informeak eskatu dizkio Plenoan sartzeko:
- Udalak zintzilikatzekoak jabetza pribatuetan jartzea legala den ala ez, bizilagunen baimenik gabe.
- Udal langileek hondakinak tratatzea legala den ala ez aurretik erabiltzaileen baimenik ez badute (zintzilikatzekoak pertsonalizatuta daude);
- Erabiltzaileen ardura hondakinekiko, behin kalean utzi ondoren.
- Herritarrek jarraitu beharreko pausuak zeintzuk diren, beren eskubideak urratuak izan badira, honako kasuei dagokienez: beren jabetzaren okupazioa; beren hondakinen trataera baimenik gabe; ezarriko zaizkien isunak beraien edukiontzi edo poltsetan behar ez den hondakinen bat azalduz gero, behin kalean utzi ondoren.
Informe horiez gain, Amonarraizek eskatu du informe horiek publiko egiteko herrian gehien irakurtzen diren 4 egunkarietan.