Hernaniko Musika Eskolaren 25. urteurrena dela eta, Musika Bandak kontzertu berezia antolatu du gaurko. Bertan parte hartuko dute: Musika Bandak, Musika Eskolako txistulari taldeak, Hernasax saxofoi taldeak (20 bat lagun) eta lau gonbidatuk, eta Musika Eskolako ikasleek. Guztiak Zipri Otxandorena eta Roberto Pachecoren zuzendaritzapean izango dira. 20:00etan, Milagrosan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!