Mañel Aizpuruak eta Olatz Altunak Espainiako txapelketa jokatuko dute, Baldulia taldearekin

Kronika - Erredakzioa 2010ko ots. 20a, 01:00

Hernaniko bi igerilari izango dira asteburuan, Madrilen, Espainiako Komunitate Autonomoen arteko txapelketan. Euskadiren izenean, Bardulia taldea Madrilen izango da, eta bertan izango dira Mañel Aizpurua eta Olatz Altuna hernaniarrak. Olatz Altunak 50 metroan eta 100 metroan neurtuko ditu indarrak eta Mañel Aizpuruak 200 metroan eta 400 metroan. Izarrik onenak Madrilen izango dira asteburu honetan, senior eta junior mailetan. Frogak atzo hasi zituzten, eta gaur eta bihar ere izango dira. Mañel Aizpuruak, datorren astera arte bertan jarraitzeko aukera izango du, eta horrela bertako instalazioetan entrenatzeko aprobetxatuko du. Olatz Altunak eguneron entrenatzen duen instalazioetan, hain zuzen, Madrilen bertan egiten ari baita bere ikasketak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!