marian Beitialarrangoitia alkateari urtebeteko kartzela zigorra eta zazpi urteko inhabilitazioa ezarri zizkion Auzitegi Nazionalak, joan den ekainean, 2008an Iruñeako Anaitasunan, EAE-ANVren ekitaldi politiko batean egindako adierazpenengatik. Alkatearen defentsak helegitea jarri zuen epai horren aurrean, eta herenegun, Auzitegi Gorenean, helegitearen argumentuak aztertu zituzten. Defentsak absoluzioa eskatu zuen eta fiskalak Auzitegi Nazionalak emandako epaia onartzea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!