Atxilotuetako bat, Jose Camacho hernaniarra, ospitalera eraman dutela jakinarazi du AAMak eta ez dutela bere egoeraren berririk. Gainerakoak, Josune Balda eta Juan Mari Maizkurrena hernaniarrak eta Euri Albizu segurarra inkomunikatuta pasa dira epailearen aurretik. Efe berri agentziaren arabera, guztiei ETAri laguntza ematea leporatu die epaileak eta espetxeratzeko agindu du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!