Astelehenean Guardia Zibilak Hernanin atxilotutako hiru hernaniarrek inkomunikatuta jarraitzen dute. Seguruenera gaur pasako dira Auzitegi Nazionaletik. Horrez gain, herenegun gauean miaketak izan ziren Hernanin. Egoera salatzeko, egunero ari dira mobilizazioak egiten Hernanin; 20:00etan Plazatik abiatuta. Bihar ere hala izango da. Horrez gain, presoen senideek azaldu dutenez, ostiralero egiten duten kontzentrazioa bertan behera utzi dute, eta manifestazioarekin bat egin dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!