Akordeoi kontzertua igandean, Milagrosan

Kronika - Erredakzioa 2010ko ots. 19a, 01:00

Akordeoi doinuez goza­tzeko aukera izango da igande eguerdian Hernanin. Hauspoz Euskal Herriko akordeoi elkarteak antolatuta, La Mila­grosako akordeoi kontzertu zikloa izango da. Kontzertua emango dutenak honakoak izango dira: Juan Matias, Roser Gabriel eta Ander Telleria. Eguerdiko 12:30etan hasiko da emanaldia. Egitaraua honakoa izango da: Matiasek Suite para niños nº2 (G. Hermosa) eta Toccata (A. Repnikov) interpretatuko ditu; Gabrielek Preludio y Fuga en Re m (J. S. Bach), Suite para niños nº 2 (movs.1,2,3,6) (A. Repnikov), Ave Maria (A. Piazzola) eta Scherzo - Toccata (P. Londonov); eta Telleriak Preludio y Fuga en Sol M (J. S. Bach), Toccata en Re m (M. Reger) eta Sonata Op. 143 (V. Holmboe).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!