Reala ikustera, Huescara joateko autobusa

Kronika - Erredakzioa 2010ko ots. 18a, 01:00

Realak Huescan jokatuko du partidua otsailaren 27ko asteburuan, eta hara animatzera joateko autobusa jartzea pentsatu dute Portu auzokoek. Apuntatu nahi duenak gaur eta bihar izango du aukera Portuko auzo elkarteko lokalean, 19:30etatik 20:30etara. Autobusa 15 euro da eta momentuan ordaindu behar da. Baten batek sarrera nahiko balu, lortzerik badagoela azaldu dute. Plana, goizeko 10:00etan atera eta partidua bukatzean bueltatzea litzateke, arratsaldean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!