Gazte Asanblada Herri Olinpiadak antolatzen ari da eta parte hartu nahi dutenek bete beharreko baldintzak azaldu dituzte: erabakiak asanbladetan hartuko dira; izen ematen duten taldeek konpromisoa hartu beharko dute lau asteburuetan parte hartzeko; gutxienez 10 pertsonez osatutako taldeak izan beharko dute eta mistoak; talde bakoitzak bere ezaugarriak izan beharko ditu (izena, arropa...); gutxienez arduradun bat jarri beharko da (telefono zenbakia); eta taldeko partaide batek gutxienez asanbladetara etorri beharko du. Gaur da lehenengo asanblada 19:00etan, Biterin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!