haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna bultzatzea helburu hartuta, Elkarrek Ilustrazio eta ipuin lehiaketa antolatu du bigarren aldiz. Horretarako bi modalitate antolatu dira: alde batetik, haurrek Xabier Mendiguren idazlearen argitaratugabeko Hiru triku, hiru truku izenburua duen ipuina ilustratu beharko dute, hau da, irudia jarri. Gazteek, aldiz, Jokin Mitxelena ilustratzaileak lehiaketarako prestatutako ilustrazio (marrazkiak) batetik abiatuta, ipuina idatzi beharko dute euskeraz.
Iaz, Elkarrek haurrentzat antolatu zuen Ipuin ilustrazio lehiaketara Euskal Herriko txoko guztietako ia 800 haurrek bidali zituzten beren marrazkiak.
Maiatzaren 7a baino lehen aurkeztu behar dira lanak
Lanak maiatzaren 7a baino lehen aurkeztu behar dira Elkarreko edozein liburu dendatan, edo Euskal kulturgintza S.A - Portuetxe 88 - 20018 Donostia helbidera bidalita, Ilustrazio eta ipuin lehiaketa jarrita. Informazio gehiago helbide honetan: www.elkar.com. Saridunen izenak maiatzaren 22a aurretik jakinaraziko dira.
Baldintzak
Ipuina ilustratu:
Hiru maila:
- A maila: HH 2 eta HH 3.
- B maila: LH 1 eta LH 2.
- C maila: LH 3 eta LH 4
Ipuina Elkar liburu dendatan edo www.elkar.com-en lortu daiteke.
Margo mota eta teknika librea. A3 edo A4 orrietan.
Marrazkiaren atzean datuak:
- Izen abizenak
- Jaiotze data
- Telefonoa eta helbidea
- Ikastetxea
Ilustrazioak ipuin:
Hiru maila:
- A maila: LH 5 eta LH 6
- B maila: DBH 1 eta DBH 2
- C maila: DBH 3 eta DBH 4
Ilustrazioak Elkar liburu dendatan edo www.elkar.com-en.
Lan guztiak ordenagailuz idatzita eta 1.500-2.000 karaktere.
Egilearen datuak jarri behar dira.