«Manifestazioan parte hartzeko dei egiten diogu Langileko komunitate osoari; lehengoei eta oraingoei»

Kronika - Erredakzioa 2010ko ots. 18a, 01:00

Manifestazioa igandean izango da, 13:00etan, Plaza Berritik abiatuta. Horrez gain, itxialdia egingo dute larunbatean, Laubidietan. 13:00etan hasiko da eta 24 ordukoa izango da.

Langile Ikastolako Orga­no Gorenak deituta, itxialdia eta manifestazioa egingo dituzte asteburuan, «Hez­kuntza sailak inposatu nahi duen fusioa salatzeko». Manifestazioan parte har­tzeko deia Langile Ikastolako komunitate osoari luzatu diote, hau da: «urte hauetan Langile Ikastola sortu, sendotu eta indartu duten guztiei; atzoko, gaurko zein biharko guraso, langile, ikasle eta irakasleei; eta, noski, proiektu hau amestu, maitatu eta sinesten duten guztiei», azaldu dute. Manifestazioa igandean izango da, 13:00etan, Plaza Berritik abiatuta. Leloa honakoa izango da: Gure seme-alabak 2-16 Langile Ikastolan. Itxialdia bukatzean egingo dute manifestazioa.

Itxialdia larunbatean

Larunbatean, 13:00etan, 24 orduko itxialdia hasiko dute. Ikastolaren egoitza nagusian, hau da, Laubi­dietan izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!