Hirigintza eta ingurumen batzordea bilduko da gaur, 18:00etan udaletxeko Areto Nagusian (2. pisua). Besteak beste, honako gaiak landuko dituzte: Hernaniko Hirigune Historikoa Eraberritzeko dagoen Plan Berezian oinarrituta, lurrak eskuratzeari buruzko hirigintza hitzarmena; eta Kultur Gune berria arkitektura eta hirigintza aldetik forma emateko ideia lehiaketa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!