Langile Ikastolako komunitateak itxialdia egingo du larunbatetik igandera, eta igandean, manifestazioa egingo du «Hezkuntza sailak inposatu nahi duen fusioa salatzeko». Itxialdia ikastolaren egoitza nagusian, Laubidietan, izango da. Eguerdiko 13:00etan hasita, 24 orduz egongo dira bertan. Igandean aterako dira eta 13:00etan manifestazioa egingo dute, Plaza Berritik abiatuta, Gure seme-alabak 2-16 Langile ikastolan leloarekin. Manifestaziora deitu dute komunitate osoa, hau da: «urte hauetan Langile Ikastola sortu, sendotu eta indartu duten guztiak; atzoko, gaurko zein biharko guraso, langile, ikasle eta irakasleak; eta, noski, proiektu hau amestu, maitatu eta sinesten duten hainbat lagun».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!