lau pertsona atxilotu zituen Guardia Zibilak herenegun, horietatik hiru hernaniarrak, eta laurek Guardia Zibilaren esku jarraitzen dute inkomunikatuta, azken berrien arabera. Hiru hernaniarrak Juan Mari Maizkurrena Urkizu, Josune Balda Arruti eta Jose Camacho Elizondo dira. Laugarrena, Euri Albizu, Segurakoa da. Ikerketa iturrien arabera, larunbatean Asteasu eta Villabona artean atxilotutako Ibai Beobiderekin lotura dute laurek. Beste bi pertsonen bila dabiltzala ere zabaldu zuten atzo berri agentziek.
Mobilizazioak egunero
Hernanin, manifestazioa egin zen iluntzean, eta mobilizazioak izango dira egunero, 20:00etan, inkomunikazioak iraun bitartean.