EMAKUMEENTZAKO jabetze eskolak izango dira otsailetik ekainera bitarte, Udal Berdintasun sailak antolatuta, eta nahi duenak izena emateko aukera du dagoeneko. Epea astelehenean itxiko da. «Emakumeentzako hausnarketa, trebakuntza eta topaleku bihurtu nahi dugu eskola hau», azaldu dute Berdintasun sailetik.
Hiru helburu
Helburuei dagokienez, hiru zehaztu dituzte: «Emakumeen sormen lana eta borroka ezagutzea eta baloratzea. Emakumeon parte-hartzea sustatzea, eragina izan dezagun bai politika publikoan eta baita historikoki baztertuak izan garen gainontzeko esparru sozial eta kulturaletan ere. Elkartrukerako sareak eratzea eta gure arteko harremanak bultzatzea».
Kredituak
EHUko ikasleek aukera askeko kredituak eskura ditzakete ikastaroak eginez gero.
Informazioa eta izen ematea
Izena emateko aukera astelehenera bitarte, goizetan, 09:00etatik 14:00etara dago. Berdintasun sailera joanda eman daiteke izena (Sandiusterri kalea 1, behea, edo Karobieta 63), telefonoz deituta: 943 337 017/943 336 802, edota posta elektronikoz: irantzu-j@hernani.net edo marijo-m@hernani.net. Informazio gehiagorako: www.jabetzeskola-hernani.nireblog.com.
Irakurbide feministak
Irakaslea: Iratxe Retolaza Gutierrez
Egunak: ostegunetan (otsailak 25,
martxoak 4 eta 11,
apirilak 15, 22 eta 29)
Ordutegia: 18:00-20:00
Hizkuntza: euskaraz
Lekua: Biteri Kultur Etxea
Matrikula: 12 euro
Iraupena: 12 ordu
Ikasle kopurua: 8 eta 20 bitarte
Erotismoa eta sedukzioa
Irakaslea: Clara Perez Wolfram
Egunak: ostiral eta larunbatetan
(apirilak 9-10;maiatzak 14-15;
ekainak 11-12)
Ordutegia: ostiraletan 16:00 –20:00
larunbatetan 10:00-14:00; 16:00-20:00
Hizkuntza: elebietan
Lekua: Biteri Kultur Etxea
Matrikula: 30 euro
Iraupena: 30 ordu
Ikasle kopurua: 8 eta 20 bitarte
Emakumeentzako autodefentsa
Irakaslea: Isabel Bernal Gallastegui
Egunak: martxoak 5 (ostirala) eta
6 (larunbata)
Ordutegia: ostiralean16:00 –20:00
larunbatean10:00-14:00 eta 16:00-20:00
Hizkuntza: gaztelania
Lekua: Biteri Kultur Etxea
Matrikula: 12 euro
Iraupena: 12 ordu
Ikasle kopurua: 15 eta 30 bitarte
Laborategi Esperimentala.
Artera hurbiltzea
Irakaslea: Izaskun Alvarez Gainza
Eguna: ostiraletan (maiatzak 7, 14,
21, 28 eta ekainak 4)
Ordutegia: 16:00 –20:00
Hizkuntza: elebietan
Lekua: Biteri Kultur Etxea
Matrikula: 20 euro
Iraupena: 20 ordu
Ikasle kopurua: gehienez 12