Espainiako Lurraldearteko Txapelketa jokatuko dute Olatz Altuna eta Mañel Aizpuruak asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2010ko ots. 16a, 01:00

Euskadiko Igeriketa Federazioak (EIF-FVN) Mañel Aizpurua eta Olatz Altuna igerilari hernaniarrak aukeratu ditu, besteak beste, Espainiako Lurraldearteko Txapelketa jokatzeko. Txapelketa ostiraletik igandera jokatuko da Madrilen. Aizpuruak 200L eta 400L frogatan hartuko du parte eta Altunak 50L eta 100L frogatan. Horrez gain, Aizpurua Madrilen geratzekoa da otsailaren 28ra arte bertako instalazioetan entrenatzen. Altunarekin batera ariko da azken hori bertan baitago Beka bat dela-eta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!