Olaizola II-Mendizabal IIak 18-22 galdu zuten atzo

Kronika - Erredakzioa 2010ko ots. 16a, 01:00

Binakako pelota txapelketako partidua jokatu zuten atzo Oier Mendizabal eta Aimar Olaizolak Xala eta Zubietaren aurka. Partidu gogorra izan zen eta aukerak izan arren, ez zuten garaipena lortu: 18-22. Galtzen hasi ziren, baina partiduari beste itxura bat eman eta segidan 9 tanto eginda, aurretik jartzea lortu zuten: 11-8. Handik aurrera partidu parekatua izan zen, 12-12, 14-13, 16-17... Baina azken unean ezin eutsi. Sailkapen orokorrari dagokionean, Olaizola II-Mendizabal II hiru punturekin daude Berasaluze VIII-Begino eta Gonzalez-Laskurain bezala. Oraingoz, Mendizabal eta Olaizolak laugarren postuan jarraitzen dute eta semifinaletara pasatzeko txartelarekin. Datorren igandean, Olaizola II-Mendizabal II Irujo eta Beroizen aurka neurtuko dira Eibarren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!