Hernaniko atez ateko Jarraipen Batzordea gaur jarriko da martxan, lehenengo bilera gaur izango baita. Bilera irekia da eta nahi dutenek aukera izango dute parte hartzeko. Bilera 19:00etan hasiko da Udaleko Areto Nagusian. Landuko diren gaiak honakoak izango dira: bileraren helburuen azalpena; atez ateko prozesuaren inguruko informazioa: azken hilabeteetako gertakariak; eman beharreko hurrengo urratsak zehaztea; eta saioaren balorazioa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!