Hiru hernaniar atxilotu zituzten atzo

Kronika - Erredakzioa 2010ko ots. 16a, 01:00

guardia Zibilak lau per­tsona atxilotu zituen atzo arratsaldean; tartean, hiru hernaniar Efe eta Europa Press berri agentziek jakitera eman zutenez. Herritarrek Kronikari azaldutakoaren arabera, bikote bat atxilotu zuten Ziku­ñagan eta hirugarrena Juan Mari Maizkurrena Urkizu da, Lastaolan. Azken hori agentzia batzuek ere baieztatu zuten. Laugarrena Segurako herritarra litzateke: Euri Albisu. Larunbatetik, Guardia Zibi­laren esku atxilotuta eta inkomunikatuta jarraitzen duen Ibai Beobiderekin lotura dutelakoan atxilotu zituzten. Herritarrek Kronikari azaldu ziotenez, Guardia Zibila Zikuñaga, Akarregi poligonoan eta Lastaolan ibili zen miaketak egiten. Zikuñagan atxilotutako bikotearen izenak ofizialki ez zituzten argitaratu Kronikako erredakzioa itxi aurretik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!