Binakako pelota txapelketa bete-betean sartuta dago onenean. Gaur Oier Mendizabal hernaniarrak eta Aimar Olaizola goizuetarrak Tolosan jokatuko dute, Xala eta Zubietaren kontra. Hiruna partidu irabazita daude bi bikoteak, eta gaur irabazten duenak hanka bat sartuko luke finalerdietan. Gaur, 16:30etatik aurrera, Tolosako Beotibar pelotalekuan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!