mozorroak erantzi eta sardina erreta bukatuko dira gaur inauteriak. Urtero bezala, 18:30etan Gudarien plazatik abiatuta, sardina erraldoia kalean zehar pasiatuko dute, beltzez jantzitako alargunak, zapiak eskuetan dituztela, negar batean, eta dolu doinuak lagun. Kale buelta eginda, plazara iristean, disgusto ederrarekin, sardinari su emango diote eta hurrengo urtera arte agurtuko dituzte inauteriak.
Agujetak nonahi
Gaur agujetekin esnatuko zen bat baino gehiago, izan ere, atzo gazteen axeri dantzan ez zen kupidarik izan ohi bezala, eta ondoren zezen txikiekin zilipurdika ere ibili ziren batzuk. Eta arratsaldean erraldoi eta buruhaundiak! Txikienek lasaiago ibiltzeko aukera izan zuten makilaje eta karetekin.