Haurrentzako festa gaur, inauterietan

Kronika - Erredakzioa 2010ko ots. 15a, 01:00

inauteriek gaztetxoen­tzat jarriko dute gaur okasioa. Goiz eta arratsalde, zazpi ekitaldi daude prestatuta, eta izango dira beren juerga propioa jarriko dutenak ere. Goizeko 09:00etan hasiko du eguna dianaren hotsak, eta axeri dantzak kenduko bizkarreko hotzak! Ponietan bueltaxka bat, makillajean txukundu bat... eta bazkaltzera. Arratsaldean, buruhaundiak eta bi dantzaldi izango dira, inauterietako azken txanpan.

Konpartsak,
kabaret erritmoan

Atzo konpartsek piztu zu­ten ikusmin haundiena. Ttar­la dantza taldea, In­ma­kulada ikastetxea, eta Elizatxo ikastola izan ziren konpartsa atera zutenak. Denetik izan zen, eta bu­kae­ran, kabareteko dantza eta erritmoak.

Egitaraua - gaur 
09:00: Diana.
10:00: Axeri Dantza.
11:30: Haurrentzako poniak eta zezen txikiak Latsunben.
12:00: Haurrentzako: makillajea eta karetak. Atsegindegin.
16:00: Erraldoi eta buruhaundiak, Kris­kitiña dantza taldea eta Hernani´Musika Eskolako
dultzaineroak.
17:00: Haurrentzako dan­tzaldia Gramola Txorromorro taldearekin, Atsegindegin.
18:00: Break dantza-Scratch
erakustaldia Tilosetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!