Oindiko bira, esplikazio historiko eta guzti. Datorren iganderako prestatu du Mendiriz Mendik Hernaniko mendi ezagunerako buelta, eta ez da ibili hutsa izango; interes haundieneko lekuetan geldiunea egin, eta azalpenak entzungo baitituzte mendizaleek. Aranzadiko biologo bat eta Hernaniko Udal Artxiboko kide bat gonbidatu dituzte, eta leku historiko eta botaniko nagusienen azalpenak emango dituzte.
Kukuarri, Orioko gailurra
Haurrentzat, Orioko Kukuarri mendira prestatu dute ibilia. Igeldoko mendian dago Kukuarri, 362 metro ditu, eta Orioko punturik alduena da.
Ostirala bitarte dago aukera apuntatzeko, Mendiriz Mendiko bulegoan (Iturregi plaza z/g). Astelehen, ostegun eta ostiraletan, 20:00etatik 21:00etara. yy