Paseotxoa Zubipen barrena...

Kronika - Erredakzioa 2010ko ots. 15a, 01:00

Oso erraz irabazi zuen atzo Hernanik, Vasconia taldearen kontra. Ustez partidu gogorra behar zuena, 3-0 irabazi zuten hernaniarrek, eta lider jarraitzen dute Emakumezkoen ligako igoera fasean. Golak bi jokalarik sartu zituzten: Amaia Imazek bi, eta Ana Crespok bat. Hurrengo partidua bi aste barru jokatuko dute, Zubipen berriz ere, Real Union taldearen kontra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!