Hernanik galdu egin ditu asteburuan jokatutako bi partiduak; biak juxtu-juxtu. Jokatu duten bezala jokatuta, emaitza hobea izan zitekeen, eta gusto mikatza beraz. Mutilen taldeak, Euskadiko Txapelketako bigarren mailan, 9-8 galdu zuen Sestaoren kontra. Nesken taldeak, denboraldia kaxkar hasi zuen, baina gero eta joku puntu hobea erakutsi du. Atzo juxtu galdu zuten, Iruñearen kontra, 7-5, eta itxura ona eman zuten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!