Galdu egin zuen Hernanik, 10-0

Kronika - Erredakzioa 2010ko ots. 14a, 01:00

urrezko Kopan, azken fasea jokatzen ari da Her­nani, eta atzo zuten lehen­dabiziko partidua. Aurrean Ohorezko A mailako talde bat zuten: Gernika. Herna­niarrek bigarren zati­ko 20ga­rren minutura arte 0-0 eu­tsi zioten markagailuari, eta hor etorri zen biz­kai­ta­rren entsaioa; entsaio baka­rra. Gaur botako du par­tidua ETB3 kateak, 15:00­etan. Urrezko Kopako az­ken fase honetan, beste bi partidu jokatu behar ditu Hernanik; baina biak martxoan izango dira.

Ligari begira
Hernanik ligako partidua du datorren igandean, Ovie­do taldearen kontra, Landaren. Hernaniarrek par­tidu horretarako erreser­batu zituen zenbait jokalari eta atzo ez zuten jokatu. Liga bukatzeko 4 partidu falta dira, eta hernaniarrak hortxe dabiltza, lehenengo posturako borrokan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!