Haundiagoa izan zitekeena eragotzi zuen atzo Udaltzaingoak, Larramendi kalean. Aparkatu berri zen kotxeak su hartu zuen (ez dago garbi zergatik), eta bizilagunek botatako urak eta estintoreek ez zituzten garrak itzali. Kotxea erabat sutan zela, eta jende dezenteren aurrean Udaltzaingoak, eta geroxeago suhiltzaileek lortu zuten sua erabat itzaltzea. Larria; eta larriagoa izan zitekeen; kotxez betea baitzegoen aparkalekua.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!