AURTENGO inauterietan ere izan da ekitaldi mordoa Hernanin. Atzo goizeko giroa berotzeko Azeri Dantza maskuriak gogor astintzen ibili zen eta ondoren han joan ziren denak elkarri besotik heldu eta kalean gora eta behera saltoka Betikoak Txarangaren erritmora. Trikitilariek ere astindu zituzten beren auspoak eguerdi partean eta erraldio eta buruhandiek berriz herriko txikienen ipurdiak. Arratsaldean ere festak jarraitu zuen Hipo eta Tomaxek emandako ekitaldiarekin eta egunari agur esateko gazteek beraien mozorrorik onenak atera zituzten Atsegindegin egin zen mozorro festara joateko
Gaurko ekitaldiak
Goizeko 11etan Betikoak Txarangaren irteerarekin hasiko dugu eguna eta eguerdian Urbieta kaletik aterako da Elizatxo Ikastolak, Inmakulada Ikastetxeak eta Ttarla Dantza Taldeak osatutako konpartsa. Arratsaldeko 17etan berriz, haurrentzako emanaldia Atsegindegin, Txintxilin, bakea egin, Kiki, Koko eta Mokorekin. 8:30etan Fermin Valenciaren emanaldia Biterin eta bukatzeko 19:30etan Hernani Musika Eskola Publikoko trikitilari eta dultzaineroak.