Aritzetatik Oiartzunera, Hernanin barrena, 17 kilometroko bariantea

Kronika - Erredakzioa 2010ko ots. 14a, 01:00

Udara ondorenean irekiko dute Donostiako bigarren saihesbidea. Gaur egungo AP8 eta N1aren ‘kolapsoa arintzeko’ ari da egiten Gipuzkoako Diputazioa, eta egunero 40.000 ibilgailu ibiliko direla kalkulatzen dute. 317 miloi euroko aurrekontua du, Gipuzkoan azken urteetan egin den inbertsiorik altuena, obra publikoan.

DONOSTIAKO bigarren saihesbidea aurten irekiko dutela jakinarazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Aritzetatik hasi eta Oiartzunera bidean, tartean, Hernanin 4,5 kilometro harrapatzen ditu. Guztira 17 kilometroko bariantea da, egunero 40.000 ibilgailu ibiliko direna, aurreikuspenek dio­tenez. Hiru zatitan egina, Hernaniko zatian lau karril izan­go ditu; bi joateko eta bi etor­tzeko. Aurrekontua 317 miloi eurokoa da. Bilbotik Baionara joateko, au­to­pistan datozenek aukera be­rria izango dute laister, uda­ra ondorenean irekiko bai­tute Donostiako bigarren saihesbidea (segundo cinturón). Do­nos­tiako lehenengo saihesbidea ko­­lapsatua zegoelako egin du­te proiektu berria; Aritze­tako ga­solindegi parean hasi eta Oiar­tzun eta Errenteriako mu­­gan bukatzen dena. Tar­tean zazpi he­rritako lurrak harrapatzen di­tu; Hernani, eta beste sei: Usurbil, Lasarte-Oria, Donos­tia, Astigarraga, Oiartzun, eta Errenteria.


32.000 kotxe eta 8.000 kamioi
Gaur egun, 100.000 ibilgailu dabiltza Donostiako lehendabiziko saihesbidean, eta kalkulatzen dute, horietatik 40.000 inguru mugaz beste aldera di­joazenak direla; alegia, Donos­tiara joatea helburu ez dutenak. Gutxi edo gehiago, horiek izango dira bigarren ingurabidea erabiliko dutenak. 32.000 ko­txe, eta 8.000 kamioi.


17 kilometro, 14 zubi eta 6 tunel
Ez da nolanahiko obra zazpi herri horietan egin dutena. In­gurunea menditsua denez, lur mu­gimendu dezentea ibili du­te bi urte horietan. Guztira 14 zu­bi egin dituzte; horietako bat Gipuzkoako luzeena: kilometro bat luzekoa, Astiga­rra­ga parean. 6 tunel ere izango ditu; horietatik 3 artifizialak. Gai­ne­ko 16 pasabide eta azpiko 10 ditu guztira.


Bilbo-Baiona AP8aren zati
Peajea izango du errepide berriak. Bilbo-Baiona autopistaren (AP8) zati bat izango da, eta horregatik, ordaindu egin beharko da. Oraindik ez dute erabat zehaztu, prezioa zein izango duen, eta non joango den peajea ere ez. Aspaldian Gipuzkoan egin den obra publikorik garestiena da bigarren saihesbidea. 317 miloi euroko aurrekontua du.


4,5 kilometro Hernanin
Hernanin, 4 kilometro eta er­di­ko traiektoa egingo du proiek­­tuak: Lasartetik sartu eta Jau­regin barrena, Chi­llida-Leku, Zabalegi, Gala­rre­ta, Oriamen­di eta Arizmendi.


Agroaldea, zalantzan
Proiektu honek baserri askoren lurrak espropiatu ditu, eta baserri horietako batzuk ber­tan esplotazioren bat zutenak ziren. Horiek kon­pen­tsatzeko, Agroaldea bat jartzea aurreikusten zuen proiek­tuak, Peru­rena inguruan (35.000 m2). De­na dela, oraindik ez dago gar­bi zertan geratuko den asmo hori, eta hurrengo asteetako Kronikan zehatzago azalduko da.

A8tik A8ra, beste aukera bat.
Donostiako bigarren saihesbideak bi lotura nagusi izango ditu, AP8 autobidean: Aritzeta parean bat, eta beste muturrean Oiartzunen, Errenteriako mugan. Tartean beste bi lotura dauzka: bat Lasarte-Orian, N1 errepidearekin; eta bestea Astigarragan, Urumeako autobidearekin. Guztira 17 km ditu bideak berak, eta loturak kontuan hartuta 22 km izango ditu guztira. Kalkulatzen da, Donostiako lehenengo saihesbidean egunean 100.000 ibilgailu dabiltzala; beraz, 40.000 ibilgailu ‘kenduko lizkioke’ saihesbide berriak, ‘zaharrari’(horietatik, 8.000 kamioiak).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!