Xala eta Zubieta aurrean, bihar

Kronika - Erredakzioa 2010ko ots. 14a, 01:00

oier Mendizabalek eta Ai­mar Olaizolak joan den as­te­ko jokoa atera beharko dute bihar ere, Xala eta Zubietari irabazteko. Tolosako Beoti­bar pelotalekuan jokatuko dute, binakako txapelketako partidua, arratsaldeko 16:30­etan hasiko den jaialdian. Sailkapenean berdinduta daude bi bikoteak, hiruna partidu irabazita, eta gaur daukate elkarri aurrea har­tzeko aukera paregabea. Joku puntu gero eta hobean daude bi bikoteak. Gaurkoa irabazten duenak finalerdietan hanka bat sartuko luke; galtzen duena behartuta dago hurrengo bi partiduak irabaztera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!