partidu hasieratik atzetik aritu behar izan zuten hernaniarrek atzo, eta saiatu ziren arren, ez zuten lortu beharrezko gola sartzea. Hernanik 0-1 galdu zuen atzo Zubipen, Aloña Mendi taldearen kontra. Lehendabiziko zatian kanpokoak izan ziren nagusi; bigarrenean Hernanik hortzak erakutsi zizkien aurkariei, baina ez zuten lortu azkeneko metroetan asmatzerik.
Hernanik azken partiduak galdu egin ditu, eta berriz ere beheko postuei erreparoz begiratzen hasi da. Datorren astean berriz ere Zubipen jokatuko du. Aurrean, Real Union.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!