Xakean neurtuko dituzte indarrak, burukoak, Hernaniko xakelari txikienek ere. Datozen hiru igandeak jarri dituzte horretarako: otsailak 21, otsailak 28 eta martxoak 7. Hernaniko pieza txikiek, beraz, mugimendu ezkutukoenak taularen gainean agertzeko aukera izango dute.
Hernaniko Xake Taldeak antolatu du txapelketa, eta bi mailatan banatuko dituzte partehartzaileak. Adinaren arabera jokatuko dute, 12-16 urtekoek batetik; eta 12 urtez azpikoek bestetik. Kiroldegian izango dira partidak, hiru igandetan, goizeko 10:30etatik aurrera.
Izenematea, otsailaren 19an bukatuko da
Txapelketa otsailaren 21ean hasiko da, eta hurrengo bi jardunaldiak otsailaren 28an eta martxoaren 7an izango dira. Izena emateko aukera, otsailaren 19a arte dago: kiroldegiko tabernan, edo 699 843 778 telefonoan.